XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

30 or.

- Atzamar bakoitzari bere izena edota parean dagokion umearena eman diezaiokete.

- Erkatze lanean beste aurrerapausu bat eman daiteke, proposamenak hasieran irakasleak eta gero haurrek egingo dituztelarik:

- azkarra: txapligua bezain azkarra

- lodia: upela bezain lodia

- zuria: elurra bezain zuria

31 or.

- Inferentziekin jarraituz, deskribapenak dituen kontsekuentzia logikoez jabetzea da lehen ariketaren helburua:

alferra - lanik egin nahi ez

altua leku - altuetara heldu

lodia - asko jan

azkarra - arinen heldu, konturatu

txikia - ezin gora heldu

Adjetiboa soilik landu beharrean, izate horrek egite mailan zein ondorio duen lantzea testuaren koherentzia lantzearekin dago lotuta: pertsonaia bakoitzaren deskribapenak, izaerak, bere ekintzekin lotuta egon beharko baitu.

- Olerkitxoak badu posibilitate zenbait (egitura batzuk barneratzea, adibidez: honek ............. zion honi) eta lexiko problema bi:

Ezteiak: irakasleak lagundu beharko lieke haurrei hitz honen esanahia asmatzen, testuan datozen zenbait elementutan oinarrituz, inferentziak egiten saia daitezen:

Zer esan nahi ote du?

Geroago gonbidatzeko dio, zer ote da orduan?

Jai bat? Bai, oso ondo, baina zein eratako jaia?

Ondo begiratu liburuan...

Zein jai mota uste duzue dela?

Bart: aurreko hitzean ez bezala, honen esanahia jakiteko, testuan erreferentziak falta dira.

Zenbait posibilitate ezabatuz joan daiteke, adibidez, bart ezteiak zituzten esaldian, ea bart inoren izena ote den galdetuz (ez, noski, singularrean baitago, edo pluralean ez behintzat), edota leku bat ote den (ez, noski, bestela...).

Ondoren, esanahia adieraziko du irakasleak: pasa den gaua.

Esanahia ondo ikasteko, Bart, bart, bart, bart errondan ibili delako kanta irakats diezaieke irakasleak umeei, bart eta bat-en arteko hitz jokoa adieraziz.

- Hona hemen olerkitxoa zenbatzeko modua: